Notice: La función _load_textdomain_just_in_time ha sido llamada de forma incorrecta. La carga de la traducción para el dominio customify se activó demasiado pronto. Esto suele ser un indicador de que algún código del plugin o tema se ejecuta demasiado pronto. Las traducciones deberían cargarse en la acción init o más tarde. Por favor, ve depuración en WordPress para más información. (Este mensaje fue añadido en la versión 6.7.0). in /home/maker/public_html/wp-includes/functions.php on line 6114
Hizkuntzak – Maker.EUS
Menú Cerrar

Hizkuntzak

Oinarrizko jakintzak

Txistukariak aztertzen

FUNTSEZKO KONPETENTZIA: Gaitasun digitala.
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA: Euskara eta Literatura.
OINARRIZKO JAKINTZA: Txistukariak (bloke programazioa).
HELBURUAK: Ikasleek txistukarien ahoskerak identifikatzea eta desberdintzea.

ZEREGINAK:
1.Ataza: Topikoaren aukeraketa eta informazio bilaketa. Hasteko, ikasleek landuko duten hiru txistukarien adibideak aukeratuko dute, txistukari mota bakoitzeko hiru adibide egongo dira, eta horien ahoskera desberdinduko dituzte.
2.Ataza: Murala eraikitzen.
Jarraitzeko, aukeratutako adibide bakoitzeko irudi bat hautatu eta inprimatuko dute. Jarduera aurrera eramateko, kartoi zati handi batean kartulina desberdinekin hiru txistukariak multzokatuko dute modu bisual batean. Irudiak itsatsiko dituzte eta azpian dagokion izena idatziko dute. Horrez gain, irudi bakoitzean boton gisa funtzionatuko duen metal zatia ere. Beharrezko materialak: kartoia, irudiak, kartulinak, margoak eta Makey Makey.
3.Ataza: Makey Makey
Makey makey hartu eta kableekin (krokodrilo) lotu. Botoi bakoitza kokodrilo batera konektatuta egongo da eta beste krokodiloaren zatia makey makey-ra; makey makey-ko sarbidea teklatuko teklak ordezkatuko ditu.
Orain, Scratch aplikazioaren bidez, programazioa egingo da. Lehenik eta behin, makey makey-a eta ordenagailua kable baten bidez konektatuko da. Behin hori eginda, krokodiloaren zati bat makey makey-an konektatuko dugu eta beste irudiekin lotutako metal zati txikiekin. Horrez gain, beste kable bat lurra sardibean konektatuko da. Hitz bakoitzeko Scratchean bloke bat sortuko dute, bakoitza aldagai desberdin batekin. Soinuak entzuteko lurreko kablea eta hitzaren metalezko zatia ukitzea beharrezkoa da. Garrantzitsua da lurreko kablea ukitzen duen pertsonak lurra ukitu dezan.

BIDEOA: 

Hizkiak arakatzen: Euskara Teknologia Interaktiboarekin Ikasten

FUNTSEZKO KONPETENTZIA: Gaitasun digitala
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA: Euskara eta Literatura
OINARRIZKO JAKINTZA: Hizkien ahoskera eta programazioa (scratch)
HELBURUAK: Hizkiak eta hauen ahoskera ikastea.

ZEREGINAK:  
1.Ataza: Topikoaren aukeraketa eta informazio bilketa.
Gaia, hizkiak izan da, eta aukeratu dugu hizkien ahoskera lantzeko, ortografia lantzeko eta alfabetoa lantzeko.
2.Ataza: Muntaien planteamendua.
Ariketa honetan, bildutako argazkiak ikusita, priektuaren eskema egingo duzue zikinean eta beharrezkoa izango den materialaren zerrenda baita ere.
3.Ataza: Muntaia.
Oinarria izango den kartulinan edo kartoian aukeratutako irudiak itsatsiko dituzue eta nahi izanez gero atal bakoitzaren izena jarriko dute, eta botoi gisa funtzionatuko duen metal zatia. Kasu honetan hitzak idatzi eta hitzei dagokien argazkia, eta kartoiaren atzean metal zatia ipini.
4.Ataza: Programazioa.
Makey-makey-a hartu eta muntaiarekin lotu. Botoi bakoitza kokodrilo batera konektatuta egongo da eta kokodriloaren beste zatia makey-makey-ra. Bertan dauden sarbideak teklatuko tekla zehatz batzuk (gezia gora,behera, eskuma, ezkerra,. zuriune barra eta klik botoia) ordezkatuko dute Lurra izango den kable bat aukeratu eta alde bat makey-makey-an lotu eta bestea pertsona batekin
kontaktuan izan. Honez gain, makey-makeyari funtzionatzea ahalbidetuko duen kablea ordenagailura konektatuko dugu. Bestalde, scartch-ean programazioa egingo da, muntaiaren botoi bat ukitzean, atal horri buruzko azalpena entzuteko. Scratch-en bidez, grabatu behar dituzue 3 audio hizki bakoitzaren ahoskapenarekin, azkenean, bideo bat grabatu behar duzue proiektua nola funtzionatzen den azaltzen.

BIDEOA:

Hizkuntza Teknologia: Euskarazko txistukariak programatzen

FUNTSEZKO KONPETENTZIA: Konpetentzia digitala
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA: Euskera eta Literatura
OINARRIZKO JAKINTZA: Programazioaren hastapenak (Scratch) eta txistukariak (tx, tz eta ts)
HELBURUAK: Hiztegia sailkatu eta Makey-Makey programatu

ZEREGINAK:
1. Ataza: hitzak hautatzea eta bilatzea «Tx», «Tz» eta «Ts» erabiliz
«Tx», «Tz» eta «Ts» konbinazioak dituzten hitzak aukeratuko dira, eta Interneteko irudi erlazionatuak bilatuko dira inprimatzeko.

2. Ataza: Euskarria prestatzea
Kartoi eta kartoi mehe zatiak bilduko dira euskarri gisa erabiltzeko.

3. Ataza: Material Gidaria Elkartzea
Aukeratutako hitz bakoitzari material eroale bat esleituko zaio, ondoren interakzioan aritzeko.

4. Ataza: Makey-Makeyren konfigurazioa
Makey-Makey konektatuko da, proiektuaren zehaztapenen arabera.

BIDEOA: