Oinarrizko jakintzak
Fonetika eta programazioa aztertzen
FUNTSEZKO KONPETENTZIA: Konpetentzia digitala
KONPETENZTIA ESPEZIFIKOAK: Atzerriko hizkuntza /Teknologia
EZAGUTZA JAKINTZA: Fonetika eta programazio hastapena
HELBURUAK: Beste hizkuntza batzuk ahoskatzen ikastea eta programatzen ikastea
ZEREGINAK:
Topikoaren aukeraketa eta informazio bilaketa
Hasteko, ikasleek hurrengo fonetika dituzten hitz batzuk identifikatu eta aukeratu beharko dituzte: – Silent E
– Ph = F
– Silent U
– Silent T
Muntaiaren planteamendua
Hainbat hitz aukeratu eta gero klasifikatu beharko dituzte haien ahoskera berbera izan dadin. Behin hitzak klasifikatutak egonda, kartulina bat hartuko dute eta bertan Makey-makey herramintarekin jolas didaktiko bat sortuko dute.
Muntaia
Oinarria izango den kartulinan edo kartoian aukeratutako irudia itsatsiko dituzte eta nahi izanez gero atal bakoitzaren fonetika ahoskatuko dute, eta botoi gisa funtzionatuko duen metal zatia.
Programazioa
Makey-makey-a hartu eta muntaiarekin lotu.
Botoi bakoitza krokodilo batera konektatuta egongo da eta krokodiloaren beste zatia makey-makey-ra. Bertan, teklatuko tekla zehatz batzuk adierazten dute sarbidea, adibidez, gora, behera, eskuinera eta ezkerrera geziek. Lurra izango den kable bat aukeratu eta alde bat makey-makey-an lotu eta bestea pertsona batekin kontaktuan izan. Honez gain, makey-makey-ai funtzionatzea ahalbidetuko duen kablea ordenagailuan konektatuko dugu. Bestalde, scratch-ean programazioa egingo da, muntaiaren botoi bat ukitzean, atal horri buruzko hitza entzuteko.
Garraioaren Hiztegia Ingelesez aztertzen
FUNTSEZKO KONPETENTZIA: Gaitasun Digitala.
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA: Atzerriko Hizkuntza/ Ingelesa.
OINARRIZKO JAKINTZA: Hiztegia eta programazioaren hastapenak (scratch).
HELBURUAK: Ingeleseko hiztegia ulertu eta Makey-Makeyarekin sortu.
ZEREGINAK:
1. Ataza: Garraiobideen argazkiak bilatzea eta inprimatzea
Interneten hainbat garraiobideren irudiak bilatu eta inprimatu egingo dira.
2. Ataza: Euskarria prestatzea
Kartoi zati bat moztu eta haren gainean inprimatutako irudiak itsatsiko dira.
3. Ataza: identifikazioa eta prestaketa
Kartoian adierazitako garraiobide bakoitzari bere izena emango zaio, eta, ondoren, interaktibotasunerako material eroale bat.
4. Ataza: Konfigurazioa eta grabazioa
Makey-Makeyren kableak Scratch-en bidez konektatuko dira, eta garraiobide bakoitzari dagozkion soinuak grabatuko dira interakziorako.
BIDEOA:
Ingeleseko fonetika eta interaktibitatea aztertzen Makey Makeyrekin
FUNTSEZKO KONPETENTZIA: Gaitasun Digitala
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA: Atzerriko hizkuntza, ingelesa
OINARRIZKO JAKINTZA: Ingelesko fonetikak programazioaren hastapenekin lotuta.
HELBURUAK: Ingeleseko fonetikak ezagutzea eta Makey Makey nola funtzionatzen duen ezagutzea
ZEREGINAK:
1. Ataza: Ingelesezko fonetikaren 4 adibide Interneten bilatzea.
2. Ataza: Ikusizko materiala sortzea
Irudiak margotzea eta ebakitzea Eva goma erabiliz.
3. Ataza: Euskarria prestatzea
Moztu 30x45cm-ko kartoi mehe bat.
4. Ataza: Ikusizko muntaia
Ebakitako irudiak kartoi mehean itsastea.
5. Ataza: Interaktibitatea integratzea
Irudietan material eroalea jartzea.
6. Ataza: Hardwarearen konfigurazioa
Makey Makey konektatu.
7. Ataza: programazio interaktiboa
Scratch erabiliz programa elkarreragileak sortzea.
BIDEOA: