Oinarrizko Jakintzak
Giza eskeletoaren Anatomia
TOPIKOA: Logika
FUNTSEZKO KONPETENTZIA: Konpetentzia digitala
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA: Ingurune
OINARRIZKO JAKINTZAK : Giza eskeletoaren anatomia eta funtzioa.
HELBURUAK: Giza eskeletoarekin lotutako kontzeptuak ulertzen laguntzea eta Bee-Bot bezalako baliabide teknologikoak erabiltzea ulermena eta ikaskuntza hobetzeko.
ZEREGINAK:
1.Ataza: Naturako klasean 55 minutuko saio batean, giza eskeletoaren gaia jorratuko dugu. Saioa bi zatitan banatuko dugu: lehenik, lehenengo 20 minutuetan, ikasleek beren ezagutzak probatuko dituzte, gaiarekin zerikusia duten galderei erantzunez eta horien egiazkotasuna eztabaidatuz. Ondoren, hurrengo 35 minutuetan, eskeletoaren gaineko edukiak arakatuko ditugu, arbel digitalean Power Point aurkezpen bat erabiliz.
2.Ataza: Natura irakasgaiaren 55 minutuko beste saio batean, aurreko eguneko ikaskuntza indartuko dugu. Lehenengo 35 minutuetan, arbelean egongo den eskeleto baten argazkian ikasleek hezurren izenak jarriko dituzte. Saioarekin bukatzeko, hau da, geratzen diren 20 minutuetan kahoot bat egingo dugu ikasleek ikasitakoa barneratu dezaten.
3.Ataza: 55 minutuko hirugarren saio batean esperientzia praktikoak eskainiko ditugu. Lehenengo 25 minutuetan, ikasleek eskeleto bat manipulatu ahal izango dute laborategian. Gero, azken 30 minutuetan, Bee-bot erabiltzen ikasiko dute esperimentazio aktiboaren bidez.
4.Ataza: Naturako klasean 55 minutuko saio bat erabiliko dugu jarduera honetarako. Eskeleto bat jarriko dugu lurrean eskalan (Ikusi 1. Irudia), eta ikasleek hezurrak identifikatu beharko dituzte Bee-bot eta Quigg aparatua duten kolore-markatzaile plastifikatuak erabiliz (Bideoa ikusi).
- Irudia.
Koloreak eta toki lokalak deskubritzen
FUNTSEZKO KONPETENTZIA: Konpetentzia digitala
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA:
OINARRIZKO JAKINTZAK (EDUKIAK): Koloreak eta herriko leku tipikoak
HELBURUAK: Koloreak ezagutzea eta tokiko ingurunea esploratzea eta ezagutzea.
Bi atazen bideoak:
Munduko kontinenteak ezagutzen
FUNTSEZKO KONPETENTZIA: Konpetentzia digitala
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA: Inguru
OINARRIZKO JAKINTZAK: Munduko geografia
HELBURUAK: Kontinenteak ezagutzea eta arrazoitze logikoko trebetasunak garatzea