Notice: La función _load_textdomain_just_in_time ha sido llamada de forma incorrecta. La carga de la traducción para el dominio customify se activó demasiado pronto. Esto suele ser un indicador de que algún código del plugin o tema se ejecuta demasiado pronto. Las traducciones deberían cargarse en la acción init o más tarde. Por favor, ve depuración en WordPress para más información. (Este mensaje fue añadido en la versión 6.7.0). in /home/maker/public_html/wp-includes/functions.php on line 6114
Ingurunearen ezaguera – Maker.EUS
Menú Cerrar

Ingurunearen ezaguera

Euskal Autonomia Erkidegoa aztertzen

EDUKIA: Logika
FUNTSEZKO KONPETENTZIA: Konpetentzia digitala
KONPETENTZIA ESPEZIFIKOA: Ingurune
OINARRIZKO JAKINTZAK: Euskal Autonomia Erkidegoaren ingurunea
HELBURUAK: Euskal Herriko ingurunearen ezagutza sustatzea eta teknologia erabiltzeko trebetasunak garatzea.

ZEREGINAK:
Zereginak hasi baino lehen tableroa eraiki behar dute. Horretarako, irakasleak emandako kartulinan, honako elementu hauek jarri beharko dira, berak imprimatutako argazkiekin, tablero bat sortuz.
-Lauki bakoitza, 9x9cm-koa izango da.
-Tableroa 4×4 argazkikoa, hau da 16 guztira
-Nahi den ordenean.
-Elementuak: Portugaleteko Zubia, Zugaztieta (La Arboleda),Guggenheim, La Kontxa hondartza, Gaztelugatxe, Gorbeia, Ganekogorta, Oma basoa. Urdaibai biosfera erreserba, Taloa, Trikitixa , Olentzero, Marmitako, Txistua, Ikurrina, Anboto.

1.Ataza: Tableroa jada eginda, jolasten hasiko gara. Dakigunez, robota, leku batean jarriko dugu eta helmuga batera ailegatzea du helburu. Beraz, ibilbide bat jarraitu beharko dute robotaren bitartez. Honako ibilbilbide hauek proposatzen dizkizuegu:
-Ikurrinatik hasi eta txistura ailegatu.
-Ganekogortatik hasi eta guggenheimera ailegatu.
-Olentzerotik hasi eta Urdaibairen biosfera erreserbara ailegatu.
-Marmitakotik hasi eta Portugaleteko Zubira ailegatu, Gaztelugatxetik pasatuz.
-Trikitixatik hasi eta Zugaztietara heldu, tableroaren mendi guztietatik pasatuz.

2.Ataza: Orain, tableroak aldatuko ditugu beste taldeekin, beste orden batekin aurkitzeko. Honako hau proposatzen dugu, aurreko jardueraren antzekoa dena:
-Zein da Euskal Herriko ikurrina? Jarri Robota Guggenheim-en eta hara joan.
-Nor da, Euskal Herritarrei gabonetan opariak ekartzen dizkigun gizakia? Jarri robota trikitixan eta bere bila joan, Gorbeiatik igarotzen.
-Urdaibaiko biosfera erreserban, baso ezagun bat dago? Jarri robota, Urdaibaiko biosfera erreserban eta hara joan.
-Euskal Herriko instrumenturik al daude tableroan? Hasi marmitakotik eta haietara joan, gero, haien izenak aipatu.
-Gipuzkoako hondartza ezagunena, nola dauka izena? Hara joan, Gorbeiatik pasatuz eta Gaztelugatxetik hasita.

                                                                               Tableroa